XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
(...) elkarrizketak izaten zituzten iturrian elkarrekin topo egiten zuteneantxe:
- Zer moduz, lehoi anderea?
- Hainbestean!
- Eta zuek?
- Ondo esan beharko.
- Baina baditun munduan gu baino hobeto bizi direnak, hainbeste merezi gabe.
- Ez haiz ba arituko zaldiari eta bere
- Nori buruz bestela?
- Ikusi al ditun nolako ibilera duten?
- Aurretik pasa eta ez dinate diosalik egiten.
- Gu baino ere gehiago direlakoan al dabiltza?
- Bai, halaxe dun.
- Gu baino gehiago direlakoan zauden horiek.
- Harroak halakoak!
- Haizea ugari dinate gero!
- Ai, pentsatzen dudanean erru guztia hire eta nire senarrarena izan dela.
- Horixe esaten zionat nik neureari.
- Tontoarena egin zuela Jainkoaren baratzatik alde egitean.
- Baina, gure artean, Jainkoak ere badin erru piska bat.
- Zergatik egin behar zituen animalia batzuk besteak baino ederragoak?
- Ez al gara denok beraren seme-alabak?
Emazte horiek ondoren nork bere senarrari bakoitzak zekien eran burua berotzen zieten.
Irakiten jartzen zieten goiko ganbara, gar-gar buru-muinak, eta hori ez da izaten ona, beroa egiten duenean batez ere.
Otsoa eta lehoia mar-mar hasi ziren beren artean eta, sendoxeagoa zenean beren iritzia, Jainkoarekin hitz egitera joateko deliberoa hartu zuten.